2022(e)ko ekainaren 29(a), asteazkena

OPORRAK!

Kurtsoa bukatu da dagoeneko, zenbat gauza egin ditugun! , zenbat irribarre, zenbat jolas...eta zenbat ikasi dugun! Orain deskantsatzea tokatzen zaigu,ondo-ondo pasa eta dibertitu!

A! Hondartzara bazoazten kontuz erleekin! Musu potolo andereñoen partetik. Ikusi arte!!!!








2022(e)ko maiatzaren 20(a), ostirala

Irratian.

Kaixo! Orain guri tokatu zaigu. Oso urduri geunden baina primeran pasa dugu. Ea gustatzen zaizuen!
(Argazkiak goiko  "B taldeko argazkiak" atalean dituzue.)



2022(e)ko maiatzaren 6(a), ostirala

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta ikasturte honetan, oporretan geundela izan zen. Hala eta guztiz ere, urteroko zita, beste egun batean ospatu genuen, eta aurtengoan, Apirilak 29an izan zen. Hona hemen egun horretako hainbat argazki, izugarria izan zen, mila mila esker familiei!

 







2022(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

PLANETA ETA IZARREN TAMAINA

Gaia berria hasi dugu, " Eguzki sistema", hor goian, unibertsaon, planetak, izarrak, sateliteak...daude.Dakigunez gure planetaren izena Lurra da, baina nolakoa da, handia? txikia?. Bide honetan ikus dezakegu planeta txiki -txiki batean bizi garela. Ezetz?